Kalakan + Bersaiz Anaiak
15
Abu
18:00
LUHUSO (LAPURDI)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Kalakan
Pierre Sanglak, Xan Errotabeherek eta Jamixel Bereauk osatzen dute Kalakan gaur egun. Madonnarekin batera mundu osoan zehar aritzearen ostean lortu zuen nazioarteko sona hirukoteak 2012an. Perkusio tresna ezberdinak (txalaparta, ttun-ttuna, tobera, atabala…) eta ahotsa dira haien abestien osagai nagusiak, baina kantu tradizionalak gaurkotzeko orduan, pop eta rock egiturak ere erabiltzen dituzte. Zazpi disko ondu dituzte orain arte, azkena Baga Biga zigiluak argitaratutako ‘Artizar`.