Los Zopilotes Txirriaos
Uda beroa izango du Los Zopilotes Txirriaos taldeak. Abuztuaren 16 gauean patxaran zaporeko Napar-mex giroak Langraitz Oka herriko plazara eramango ditu bandak.
Los Zopilotes Txirriaos taldeak napar-mex erako musika jorratzen du. Kojon Prieto eta Los Huajalotes taldearen antzera, mexikar rantxerak dituzte musika sustrai, nafarroako ardo goxoz bustitako kantu alai eta festazaleak eskainiz zuzeneko eroetan. 2010 urtetik martxan, iraupen luzeko lau disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘La Chica Maravilla’ lana. Diskoa Pottoko estudioetan grabatua izan da 2021 urtean zehar, eta teknikari lanetan Fredi Pelaez aritu da soinu mahaiaren bestaldean. Disko honetako kantu guztiak taldeko abeslari den Konejo Eseberrik idatzi ditu, eta talde lanean erregistratuak izan dira estudioko sesioetan.