Apotheke + Potato + Malakias
Abuztuaren 14 gauean Apotheke (argazkian) Potato eta Malakias zuzenean ariko dira Erronkariko jaietan. Kontzertuak 23.00etan hasiko dira.
Euskal Herriko musika liburuetan letra larriz idatzi beharreko izena da Potato taldearena. 1984 urtetik martxan, etenik gabe aritu izan dira Euskal Herrian zein munduan zehar reggae koloreko kantuak zabaltzen. Euskal Rock Erradikalaren garaian hasi zuten beraien ibilbidea, eta musikalki beste parametro batzuetan izan arren, emanaldi ugari eskaini zituzten, Cicatriz, La Polla Records edo Hertzainak bezalako rock eta punk taldeekin. Gerora, ez du etenik izan taldearen jardunak, baino bai izan dituzte geldiuneak eta batez ere taldekide aldaketak. Egun, Pako Pko abeslaria da taldeko hastapenetatik jarraitzen duen kide bakarra, eta berak eusti dio taldearen arimari urte hauetan guztietan. Bataz beste, 30 musikaritik gora igaro dira taldetik gaur egunerarte. Taldekideak aldatu diren arren, taldearen izaera mantendu da.