Urtero legez musika egitarau ederra prestatu dute Burlatako txoznagunean. Gauero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da eskaintza koloretsuaz.
La Txama izenaren atzean musikari ibiliak batzen dira. Urteak atzera Skakeitan bezalako taldeetan arituak, edo egun Chill Mafia bezalakoetan aritzen direnak bestek beste. Pello Armendariz (Skakeitan, Marte Lasarte), Aitor Valcarlos (Skakeitan), Peye Honey rap abeslaria, Afu tronboi jolea eta Tuli Bachatuli (Chill Mafia) dira La Txamako taldekidetako batzuk. Lagunarteko bilkura izateaz gain, parrandako gonbita argia da taldeak proposatzen duena. Izan ere taldearen abiapuntua korrituei lotuta dago, Mexikoko musika tradizionalari, eta istorioak kontatzea dute helburu hitz jostari eta azidoetan. Hiru kantu zintzilikatu ditu taldeak plataforma digitaletan, eta nahikoak izan dira jendearen arreta pizteko.
TXOZNAGUNEA – BURLATAKO JAIAK – KONTZERTUAK
ABUZTUAK 14 OSTIRALA
El hueso de la Aceituna + Goxua’n Salsa
ABUZTUAK 15 LARUNBATA
Alfredo Piedrafita + Soletikan erromeria
ABUZTUAK 16 IGANDEA
Zaunka + Maskak
ABUZTUAK 17 ASTELEHENA
Albina & Divina + Maruxak + Haizemin & Posidonia Ozeanika
ABUZTUAK 18 ASTEARTEA
Dj Sonatak
ABUZTUAK 19 ASTEAZKENA
Zinez + La Txama