Niña Dioz + La Basu + Ezezez + The Border Outlaws

15
Abu
21:00
IRUN (GIPUZKOA)
Mosku
Doako emanaldia, jaiak

Musikaz blai datoz Mosku auzoko jaiak. Gauero egongo da zer ikusi eta zer entzun izarg gorriaren plazan.  Abuztuaren 15 gauean Niña Dioz, La Basu (argazkian), Ezezez eta The Border Outlaws ariko dira zuzenean 21:00 etatik aurrea.

La Basu

Elena Caballero da La Basu, eta hogei urte baino gehiago daramatza musika errepidean. Rap giroetan abiatu zuen bidea, euskaraz eta gazteleraz osaturiko errima eta erritmoak uztartuz, garaian gurean oraindik ere hip hop mugimendua undergroundean zegoenean. Egun, dozenaka dira rapean aritzen diren musika proposamenak, eta mugimenduak foko argitsuetatik kanpo jarraitzen badu ere, eszena interesgarri bat bada gurean. 2019an ikusi zuen argia La Basuren estudioko azken lana ‘Gerra’ izenpean, eta Baga Biga diskoetxearen babesean.

EZEZEZ

Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.

DISKOGRAFIA
📀 When I think something is funny I smile [2021] 📀 Katuzaldia [2023] 📀 Kabakriba [2025]

MOSKUKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK – IRUN

ABUZTUAK 14 OSTIRALA
22:00 Perlata + txintxes + Stupid Fuckin People

ABUZTUAK 15 LARUNBATA
21:00 Niña Dioz + La Basu + Ezezez + The Border Outlaws

ABUZTUAK 16 IGANDEA
21:00 Selector Don Loope

Kokapena
Mosku
https://www.instagram.com/moskukojaiak/
Mosku(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak