PI L.T. + SUA
PI LT taldea bueltan da. 90.eko hamarkadan abiatu zuen taldeak Mungian bere ibilbidea, eta hamarkada batez diskoak eta zuzenekoak uztartu zituzten etenik gabeko bidean. Gerora, taldea itzaltzen joan zen, eta musikariak bestelako abenturetan murgildu ziren, taldea lozorro batean sartuz. Taldeak, ordea, ez du inoiz bere bidea amaitutzat eman, eta itzulera puntuak batzuk izan ditu urte hauetan guztietan. Urteak dira agertokira igotzen ez dela, eta 2024 honetan itzuli da, ‘Garai honetan’ abesti berria aitzakia hartuta. Taldearen zuzeneko azken formazioaz taularatzen da egun PI LT, eta bide horretan Rafa Rueda (ahotsa eta gitarra), Aitor Abio (teklatua), David Gonzalez (baxua) eta Xanpe (bateria) dira berriz PI LT.
Bizkaiko Maruri-Jatabe herrian sortu zen Sua taldea 2017 urtean. Aurretik Dekot bezalako taldeetan ibilitakoak ziren taldeko zenbait musikari, eta abiadura bizian sortu zituzten egitasmo berriaren lehen kantuak. Taldearen izen bera zuen disko txikiarekin ezagutugu genituen 2019 urtean, eta denbora gutxira heldu zitzaien ‘Ordu beltzak’ iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko aukera Airaka diskoetxearen zigilupean. Rock kantuak lantzen ditu laukote bizkaitarrak, energia eta intentsitateekin jolastuz kantu dantzagarrietan. Batzuetan leun, besteetan oldarkor, zuzenean gozatzeko taldea da Sua. 2022ko neguan ikusten du argia taldearen estudiok azken emaitzak, eta ‘Gorde Genituen Beldurrak’ izenpean kaleratzen da lana beste behin Airaka zigilupean.
DISKOGRAFIA
📀 Sua [2019] 📀 Ordu beltzak [2021] 📀 Gorde Genituen Beldurrak [2022]