ANARI + ITHAKA + KE LEPO

17
Uzt
20:00
ORIO (GIPUZKOA)
Hondartzako berdegunea
Doako emanaldia
Anari

Anari Alberdi. 1995 urtean hasi zuen musika bidea Azkoitian, eta geroztik, ez da agertotitik jeitsi. Urte hauetan guztietan iraupen luzeko zazpi disko eta zenbait kantu pilatu ditu bidean. Estudioko azken emaitza ‘Giza Zarata’ (Tristuraren Industria) izeneko diskoa da, eta disko hori aurkezten ari da egun zuzenean. Bakarkako saioak edo banda formatukoak uztartzen ditu zuzenekoetan: Bakarka aritzen denean gitarra eta ahotsez aritzen da. Banda formatoan, berriz, Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado, (pianoa eta hammond) eta Xabi Etxeberri (biola) dira Anari.

DISKOGRAFIA
πŸ“€ Anari [1997] πŸ“€ Habiak [2000] πŸ“€ Anari ta Petti [2003] πŸ“€Β  Zebra [2005] πŸ“€Β  Kafe Antzokian Zuzenean [2008] πŸ“€ Irla Izan [2009] πŸ“€ Bidea eta Denbora [2013]Β  πŸ“€ Zure aurrekari penalak [2015] πŸ“€ Epilogo bat [2016] πŸ“€ Orain entzungo duzun hau [2021] πŸ“€ Giza Zarata [2024]

Ithaka

Zarautz eta Orio herrietatik datoz Ithaka taldeko lau kideak, eta 2021 urtean eman zituzten lehen pausoak musika munduan. 90. hamarraldiko rock alternatiboan sakontzen du taldeak, gitarra distortsio eta base erritmiko iluneko kantuetan. 2022 urtean zenbait kantu zintzilikatu zituzten sarean, eta 2023 urtean Bilboko Urtzi Iza soinu teknikariaren Eten estudioan grabatu zuten lehen disko luzea, β€˜Biluzten’ izenpean eta sei kantuz osatua. Arantza Igartua, Eneko Eizagirre, Leire Olariaga, eta Josune Freirek osatzen dute taldea.

Bilaketa metodo berriak