Sua + Dj Marrazo + Dj Zelaiets
Berriz herriko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Txosnagunean egitarau propioa prestatu dute eta hiru gauetan izango da zer entzun.
Bizkaiko Maruri-Jatabe herrian sortu zen Sua taldea 2017 urtean. Aurretik Dekot bezalako taldeetan ibilitakoak ziren taldeko zenbait musikari, eta abiadura bizian sortu zituzten egitasmo berriaren lehen kantuak. Taldearen izen bera zuen disko txikiarekin ezagutugu genituen 2019 urtean, eta denbora gutxira heldu zitzaien ‘Ordu beltzak’ iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeko aukera Airaka diskoetxearen zigilupean. Rock kantuak lantzen ditu laukote bizkaitarrak, energia eta intentsitateekin jolastuz kantu dantzagarrietan. Batzuetan leun, besteetan oldarkor, zuzenean gozatzeko taldea da Sua. 2022ko neguan ikusten du argia taldearen estudiok azken emaitzak, eta ‘Gorde Genituen Beldurrak’ izenpean kaleratzen da lana beste behin Airaka zigilupean.
DISKOGRAFIA
📀 Sua [2019] 📀 Ordu beltzak [2021] 📀 Gorde Genituen Beldurrak [2022]
BERRIZ JAIAK – 2026 – TXOSNAGUNEA – KONTZERTUAK
EKAINAK 26 OSTIRALA
22:30 Reder + La Fulana + DJ Alaine
EKAINAK 27 LARUNBATA
22:30 Aittu erromeria + Dj Kuku + Dj Amama
UZTAILAK 01 ASTEAZKENA
22:30 Sua + Dj Marrazo + Dj Zelaiets