Jon Koldo Gudari + Skabidean + Dj Moñiki
Beste herri askotan bezala, Eibarren ere San Juan jaiak ospatuko dira. Txosnagunean egitarau ederra prestatu dute, non zuzeneko musikak garrantzi handia izango duen.
Skabidean 2012an Iruñerrian sorturiko ska, reggae eta rocksteady taldea da. Egun 10 musikarik osatzen dute eta dagoeneko taldeak 200 kontzertu baino gehiago eman ditu euskal geografiaren bazter guztietan zehar.
Taldeak doinu karibetarrak Euskal Herriratzen ditu, jamaikako doinu sinkopatuak, hain zuzen. Hala ere, taldea ez da jamaikar garbizalekeriarekin mugatzen, eta skaz, reggaeaz eta rocksteadyaz haratago, boogiea edo funkya bezalako estiloak lantzen saiatzen da, beti ere jamaikar musikak berezkoa duen erritmo sinkopatu bereizgarria mantenduz. Gainera, taldeak euskaraz egiten du bere abestien gehiengoa, baina hainbat abesti eta errepika grabatu ditu ingeleraz, baita bi gazteleraz ere.
Egun, taldea 10 kidez osaturik dago: gizonezko abeslari bat, 2 emakumezko abeslari, baxujolea, gitarrajolea, bateriajolea, teklatujolea eta hiru haizezko (tronboijolea, tronpetajolea eta saxofoijolea). Dagoeneko taldeak estudioko 4 disko karrikaratu ditu: ‘Skabidean’ (2017), ‘Bideak darrai’ (2018), ‘Izaera’ (2020) eta ‘Hiri zahar zikina’ (2022).
SAN JUAN JAIAK 2026 – EIBAR
TXOSNAGUNEKO KONTZERTUAK
EKAINAK 19 OSTIRALA
22:00 Tekno Gaba
EKAINAK 20 LARUNBATA
22:00 Zerotan erromeria + Laino beltzak + Dj Gorriontxu ta Laztana
EKAINAK 23 ASTEARTEA
22:45 Chulería, Joder! + Sedientos De Cumbia + Dj Berbi
EKAINAK 24 ASTEZKENA
22:00 Jon Koldo Gudari + Skabidean + Dj Moñiki