Merina Gris + EZEZEZ
Hernaniko San Juan jaien barnean, Merina Gris (argazkian) eta Ezezez zuzenean ariko dira Hernaniko Gudarien plazan. Emanaldia doakoa izango da eta 23.00etan hasiko da.
2020an Donostian sortua, elektro-pop bortitz gisako estiloa egiten duen taldea da Merina Gris. Sara, Julen eta Paskalek elektronika mugituena, doinu organikoak, melodia eta batez ere jarrera, norbera izateko bizi dugun barne gatazkaren hausnarketaren inguruko hitzekin nahasten dituzte. kantu solteak sarean zintzilikatzen hasi zen taldea, eta horietako asko ‘ Zerua Orain’ diskoan barnearatu ditu bandak. Diskoa Airaka diskoetxearen babesean ikusi du argia LP eta kasette formatuan. Taldearen bideoklipek lanketa handia dute atzean eta Izaro, Belako taldeko Cris edota Eneko Sagardoi aktoreak parte hartu dute besteak beste.
Ezezez egitasmoa Unai Madariaga musikariak sortzen du 2022 urtean bere bakarkako bidean urrats berri bat emanez. Aurretik, Unai izenpean kaleratu zuen ‘The living and dying of a man’ lana 2021 urtean, eta banda osatzearekin batera, egitasmoak beste izaera bat hartzen du, aro berri bat zabalduz. 2023an ‘Katuzaldia’lana kaleratzen dute, eta lehen diskoan ingelera bazen hizkuntza nagusia, bigarrenean kantu guztiak euskaraz abestuak dira, eta musikalki ere norabide berriak somatzen dira kantu berrietan. Orain, lan berria kaleratu berri dute, eta disko berria izango da zuzenekoen zutabe nagusia. Eraginen artean, Viagra Boys, Idles eta Parquet Courts aipatzen dituzte, baino Ezezez taldeak badau berezko nortasun eta norabide bat.
DISKOGRAFIA
📀 When I think something is funny I smile [2021] 📀 Katuzaldia [2023] 📀 Kabakriba [2025]