Olaya Sound System + Pantx Records

21
Eka
16:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixena Gaztetxia
Sarrera 5 euro

Ekaineko hirugarren astea amaitzeko plan berezia izango da ekainaren 21ean Antixena Gaztetxean. 16:00etan terraza irekiko da, eta mojitoen, pisco sour-en eta gainerako edarien artean, Pantx Records kolektiboaren binilo saioaz gozatzeko aukera izango da. 18:00etan, Limatik (Peru) datorren Olaya Sound System cumbia-reggae taldeak kontzertua eskainiko du. Janari peruarraz gozatzeko aukera ere egongo da arratsaldean zehar.

12:00 HITZALDIA PERUKO MUSIKA TROPIKALARI BURUZ ETA KAXOI AFRO-PERUARRAREN OINARRIZKO TAILERRA

14:00 BAZKARIA (IZEN EMATEA ARRANO TABERNAN EKAINAREN 19RA ARTE)

16:00 TERRAZA IREKIERA (MOJITOAK, PISCO SOUR…),
PANTX RECORDS BINILO SAIOA

18:00 OLAYA SOUND SYSTEM (5€)

PANTX RECORDS
Kaskamotz eta jamaikar oldieen (ska, rock steady eta early reggae) inguruan ibiltzen den Bilboko kolektibo autogestionatua eta politizatua da, 2017an sortua. Biniloan ateratzen duen zigilu diskografikoa daukate (Skabidean, Dennis Alcapone, Arratians…), baita grabazio estudioa ere (Kantauri estudioa); gainera, jaialdiak antolatzen dituzte (The Pioneers, Travelers All Stars…), fanzineak zein liburuak argitaratzeaz gain (azkena Askatasuna kontu serioa da, eta, aurrerago, Musika jamaikarraren historia ilustratu laburra). Bukatzeko, eta horretaz guztiaz gain, binilo-pintxadak ere egiten dituzte. Horretara etorriko dira Antixenara. Reggaean jarrai!

OLAYA SOUND SYSTEM
2008an sortu zen Olaya Sound System taldea Liman (Peru). Urte hauetan zehar, Latinoamerika eta bisitatu dituzten munduko gainontzeko tokiak dantzan jarri dituzte cumbia, reggae, rock eta Andeetako erritmoen fusio biziarekin. Iaz Bergaran egon ziren Europan egin zuten biraren barruan, eta aurten bueltan izango dira Euskal Herrian, Oñatin eta EHZ jaialdian kontzertu bana eskaintzeko. Giro alaiz eta argitsuz beteriko kontzertuak eskaintzen ditu taldeak, eta seguru, musikaz gozarazteaz gain, aurpegian irribarre batekin utziko gaituela seikoteak.

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/
Bilaketa metodo berriak