Broken Brothers Brass Band
13
Eka
12:00
ZUMARRAGA (GIPUZKOA)
Eitzatik Areizaga-Kalebarren plazara
Doako emanaldia
Kalegorrian kultur elkarteak Auzomira zikloaren barnean antolatutako kontzertu ibiltaria.
Broken Brothers Brass Band taldeak New Orleansko hots kaletar eta jai girokoak ditu oinarri. Haien emanaldi biziak funk, gospel eta jazz modernoz beteta daude, eta inprobisazioak ere badu bere tartea. “Katebegia” (2022) dute diskorik berriena.
Eitzagako Kortako plazatik abiatuta, Urretxu-Zumarragan barrena ibiliko dira, Areizaga-Kalebarren plazara iritsi arte. Han, azken kanta batzuk emango dituzte.