Samba Badago + Wet Dream War Machine + RTZ kolektiboa + Zikin + DJ Alikate
Lekeition sortzen da Zikin taldea, musikalki punk, oi!, hardcore eta post punk giroetan. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, dozenaka kontzertu eskaintzearekin batera. 2022 urtean ‘Zementua Armosaten’ diskoak ikusten du argia eta 2024an kaleratzen da ‘Bala galdua zure buru galduan’. Amaitzeko, taldearen hirugarren lana 2025ko udaran argitaratzen da, 7′ hartzmarkako binilo txikia ‘Zatitxu’ izenpean. Hiru diskoak Mendeku Diskak zigiluaren babesean argitaratu dira. Euskal Herriaz gain kontzertu askotxo eskaini dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Grezian barna kontzertu bira txiki bat.
DISKOGRAFIA
📀 Zementua Armosaten (2022) 📀 Bala galdua zure buru galduan (2024) 📀 Zatitxu (2025)
Rap giroetan datorren banda gaztea da RTZ Kolektiboa. Baionako Zizpa gaztetxean eman zituzten lehen pausoak bertan antolatzen diren rap ikastaroetan, eta agertokietara salto egitean sortzen da kolektiboa. 2023 urtean ‘Konkista’ izeneko lana plazaratu zuten, euskaraz egindako errima eta erritmoak bat egiten duten diskoa. Lanean rapa da nagusi, baino bestelako doinuak ere entzun daitezke drilla edota Boombap erako abestiak tarteko. 2026 honetan taldearen iraupen luzeko bigarrenak ikusten du argia, ‘Eden’ izeneko lana.
DISKOGRFAIA
📀 Konkista [2023] 📀 Eden [2026]
Ezker pareta, Harana plaza
64240 Hazparne