Burutik + Min + Arima + Mihise + Beñaransk + Argizulo&Eira

23
Mai
17:00
ZESTOA (GIPUZKOA)
Gaztetxea eta plaza
Doako emanaldiak

Lau urteren ondoren bueltan da Fundizio Fest jaialdia. Fundizio Musika Elkarteak eta Zestoako Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua antolatu dute maiatzaren 23rako, non musikak protagonismo handia izango duen. Goizetik hasi eta gauera bitarte, herriko zein Euskal Herriko musikari ezberdinen emanaldiez gozatzeko aukera izango da. Gozarazteaz gain, Zestoako musikaren kabia den Fundizio Musika Elkarteak entsegu lokalen beharrezkotasuna aldarrikatu nahi du, hauek baitira herrietan musika sorkuntza eragin eta hauspotzen duten eremuak.

17:00etatik aurrera Burutik (argazkian), Min,  Arima + Mihise, Beñaransk eta Argizulo&Eira ariko dira zuzenean.

Burutik

Eskusoinuak protagonismo berezia duen banda da Burutik. Akordeoiaren melodiaren atzean rocka dago. Gitarra elektrikoak, bateria, baxua eta ahots urratua. Talde berria eta gaztea da Burutik. Iaz ‘Paradisua’ izeneko lana plazaratu zuten, eta aurten dagoeneko lan berri baten aurrerapena sareratu dute, ‘Damuak’ kantuarekin. Taldeak bere aurkezpenean dionez, eskusoinua ideia berritzaileetan egokitzen dute, eta ideia berritzaileei eskusoinua gehitu. Protesta kantak dira, musikalitate handiarekin. Rockaren eremu ezberdinetara egokitu eta martxan jarriak. Iranzu, Kapon, Jokin, Luar eta Mikel dira Burutik. Boskote nafar bat, euskal doinu berriak eginez.

Arima

Distortsioaren haritik tiraka sortu zen 2018. urtean Arima taldea. Paule Bilbaoren ekimen musikala izan zen, bakarka hasi zen gaur egun ahotsaz eta gitarraz arduratzen dena, baina berehala hirukote moduan. Musikalki rock giroetan dator honako proposamena, shoegaze bezalako eremuetan murgilduz ere. Letragile aparta bezain iluna da Paule, nortasun berezikoa, eta giro eta iluntasun apartak idazten eta sortzen dituenak bere kantuetan. Arimaren estudioko azken diskoak ‘Ez dago amor’ izena darama eta Bonberenea Ekintzak eta Aloud music zigiluaren elkarlanaz ikusi du argia.

DISKOGRAFIA
📀 Metamorphosis [2019] 📀 Biluztasunez Jantzita [2021] 📀 Beldurrez Beste Egitean [2023] 📀 Ez dago amor [2025]

Mihise

Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatua. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020an kaleratu zuten hamar kantuz osatutako beren lehen diska, ‘Kronik@’ izenekoa.  2025 urtean, berriz, taldearen bigarren lana plazaratzen da ‘Ahaldatu’ izenpean. Bi diskoak Balio Dute kolektiboaren baitan argitaratu dira.

DISKOGRAFIA
📀 Kronik@ [2020] 📀 Ahaldatu [2025]

Kokapena
Zestoako Gaztetxea
Zestuko Gaztetxia
Foru Plaza, 1,
20740 Zestoa
https://www.instagram.com/zestukogaztetxia/?hl=es
Bilaketa metodo berriak