MUgan
Maiatzaren 17an Mugan taldeak emanaldi berezia eskainiko du Donostiako Antzoki Zaharrean. ‘Bizitza ozen denean’ diskoa aurkeztuko du arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude donostiakoultura atari digitalean.
Donostian sortu zen Mugan taldea 2017 urte inguruan. Pablo Zurutuza musikariaren kantu zirriborro batzuetatik abiatu zen egitasmoa, eta banda formatua hartzen joan zen, gaur egun taldea osatzen duten sei musikariak batu arte. Musikalki garapena egon da taldean, eta hasieratako pop folk akustikotik, gaur egunean jorratzen duten pop rock melodikora egin dute bidai, beti ere, sustraiak ahantzi gabe, baino beti aurrera begira. Taldearen hastapenetan zenbait kantu zintzilikatu zituzten plataforma digitaletan, eta 2022 urtean ‘Bizirik ez bagaude’ lanak ikusi zuen argia, taldearen estudioko lehen lan luzea izango zena. 2023 urteko neguan iritsi zen ‘Aurrera ez den alde batera’ diskoa, non zazpi kantu berrietan zehar norabide berriak sumatzen ziren argiki. 2024 urtean ‘Kontzertu bat galerari’ emanaldi berezia eskaini zuten Añorgako zineman, eta irudi eta audioz grabatu zuten. Sarean ikus daiteke emanaldi osoa, eta bertan taldeak jasandako garapena ikus daiteke argiki.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Bizirik ez bagaude’ (2022) 📀 ‘Aurrera ez den alde batera’ (2023) 📀 ‘Kontzertu bat galerari’ (2024)