Mihise
Kooltur Ostegunak musika zikloaren barnean Mihise taldea zuzenean ariko da Arrasateko gaztetxean. Maiatzaren 28 gauean izango da, 22.00 aurrera. Emanaldi honekin amaituko dira denboraldi honetako Kooltur ostegunak.
Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da. Aurretik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagastik osatua. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. 2020an kaleratu zuten hamar kantuz osatutako beren lehen diska, ‘Kronik@’ izenekoa. 2025 urtean, berriz, taldearen bigarren lana plazaratzen da ‘Ahaldatu’ izenpean. Bi diskoak Balio Dute kolektiboaren baitan argitaratu dira.
DISKOGRAFIA
📀 Kronik@ [2020] 📀 Ahaldatu [2025]
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa