LATZEN + ERALDATZEN
Uztailaren 18an kontzertu berri bat izango da Azkoitiko plazan. 22:00 aurrera Eraldatzen eta Latzen (argazkian) taldeak ariko dira zuzenean doako emanaldian.
ORDUTEGIAK
22.00 Eraldatzen
23.30 Latzen
2022. urtean sortzen da Eraldatzen taldea Azkoitian, euskaraz abesturiko musika zuzena egiteko helburuarekin. Haseran, Nestor (gitarra) eta Oihan (baxua) elkartu ziren zarata pixka bat ateratzeko asmoz, eta gerora, Alvaro (bateria) sartu zen taldean. Laukotea Iñakirekin (ahotsa) borobiltzen da. Denbora honetan aldaketa bakarra izan da taldean, eta gaur egun, Mikel Indo ari da bateria-jotzaile lanetan. Musikalki Rock/metal indartsua egiten dute, energiaz betea, eta Berri Txarrak edo Kuraia bezalako taldeen eragina dutela esan daiteke. Gogotsu daude oholtzak dardarka jartzeko.
ERALDATZEN
Eraldatzen [2025]