Kak! + Makis 37 + Tukanon
Maiatzaren 1etik 3ra Santa Kurtzeko Jaiak ospatuko dira Zeberion. Antolatu diren emanaldien artean kontzertuak izango dira, eta Kak!, Makis 37 eta Tukanon taldeak ariko dira zuzenean 21.00etatik aurrera. Gaua borobiltzeko disko jartzaileak izango dira.
KAK! 2024an MeƱakabarrenan lau lagunek osatutako taldea da. 2025ko udaberrian bi single argitaratu dituzte, Ahaztu eta Egan. Urte bereko udazkenean Kendutako Azken Kartela izeneko lehen diskoa kaleratuko dute, guztiak Mikel Reparazen estudioan grabatuak eta Kaki Arkarazok masterizatuak. Bere abestietan Punk, Post Punk edo New Wave estiloen eraginak entzungo ditugu. Eta The Jam, Blondie, The Cure, Anari edo Dut taldeen eragina. Taldekide batzuk dagoeneko deseginda dagoen Zazkel taldetik datoz. Asier (baxua), Irati (gitarra eta ahotsa) eta Etxahun (bateria eta ahotsa), eta horiei Joanes gehitu zaie gitarran.