Lukiek + Nize

24
Api
22:00
MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
Akerbeltz gaztetxea
Sarrera 7 euro
Nize

Andrea Plaza (gitarra eta ahots nagusia), Niko Bortolini (baxua) eta Intza Arakistain (bateria eta ahotsa) dira Nize. Bilbon dute entsegu lokala eta bertan sortu dituzte orain artean kaleratu dituzten kantu denak. Arte Ederretako fakultatean jaio zen taldea, bertan elkar ezagutu baitziren taldekideak, eta taldearen estetikan eta iruditegian nabari da hori. Debuteko diskoari esker kontzertu ugari eskaini zituzten Euskal Herrian zehar, eta 2022ko urrian ikusi zuen taldearen bigarrena lana den β€˜Zu Lo Han’ EP-a. 2024 urtea amaieran kaleratzen dute estudioko azken emaitza. Musikalki, rock erritmoetan dator taldea, haratago doazen giro ilunetan barneratuz.

DISKOGRAFIA
πŸ“€ Ezin [2020] πŸ“€ Zu Lo Han [2022] πŸ“€ Gaur ez naiz [2024]

Lukiek

Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten β€˜#1β€˜ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,

DISKOGRAFIA
πŸ“€ #1 [2019] πŸ“€ #2 [2021] πŸ“€ #3 [2025]

Kokapena
Akerbeltz Gaztetxea
Akerbeltz Gaztetxea
https://www.instagram.com/mx_gazte_asanbladie/?hl=es
Bilaketa metodo berriak