Zea mays
Gasteizko gaztetxearen urtemugaren barnean Zea Mays taldea zuzenean ariko da Gasteizko gaztetxean. Emanaldia 22.00etan hasiko da eta sarrerak 5 euroko balioa izango du. Sarrerak aurrez Halabedi, Botxo, txapelarri eta Garraxi tabernetan salgai.
Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz ‘Piti’ (gitarra) eta Aiora Renteria (ahotsa) dira Zea Mays. 1997 urtean eman zituzten lehen pausoak, eta geroztik etengabeko bidea egin dute diskoak argitaratuz eta zuzenekoak eskainiz. Musikalki rock koordenadetan dabil Zea Mays taldea, beti ere, garaian garaiko garapenean.
Taldearen estudioko azken disko luzea 2019 urtean ikusi zuen argia ‘Atera’ izenpean. Diskoa hamaika kantuz osatua zegoen eta Andoaingo Garate estudioetan grabatua izan zen. 2022-2023 urtean zehar hiru lan txiki argitaratu dituzte, eta ‘Adore-Kemena-Kuraia’ izenpean ikusi zuen argia formatu fisikoan 2022 urte amaieran.
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz