Olloki + Ziraun

18
Api
21:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Kult Parnasoa
Sarrera 8 euro

Ziraun talde lokala eta Andoni Ollokiegiren “Olloki” proiektua berriz elkartuko dira, oraingoan Gernikan. Bi kontzertu hauetan euskarazko rock musikaz gozatu eta Ziraunen diska berria ezagutzeko aukera izango duzue.

Ziraun

Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.

Olloki

Andoni Ollokiegi euskal musikariaren banda proiektua da Olloki. Talde eran estilo anitz jorratzen dituzte, eta 70. eta 80. hamarkadetako rock doinuak dituzte ardatz nagusi. Horren adierazle izan daiteke 2024ko neguan argia ikusi zuen ‘Alienatuta’ diskoa, Olloki izenpean kaleratu duten debuteko lana.

Kokapena
Kult Parnasoa
https://www.instagram.com/kultparnasoa/
Bilaketa metodo berriak