ANESTESIA + KUDAI + HORTZAK

23
Mai
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Larratxo Kultur Etxea
Sarrrera: Aurrez 20 euro. Egun berean 23 euro

Maiatzaren 23an Burdina Astintzen jaialdia ospatuko da Donostiako Larratxo Kultur Etxean.  Herriko Burdina webgunearen jaialdian Anestesia (argazkian), Kudai eta Hortzak taldeak ariko dira zuzenean.

Anestesia

Ibilbide luze bezain oparoan izan duen taldea da Anestesia. 1988 urtean Zarautzen sortuak, thrash metala, hardcore punka, edota crossoverra sartu dute taldearen musika kokteleran. Musika indartsua eta erabatekoa da gipuzkoarrena, astuna eta soinu garratzekoa, zaplastako bat bezala. Emanaldi beroak eskaintzen ditu bandak, eta diskoak disko, zuzenekoetan egiten dute gora kantuek. Musika bidean zortzi disko kaleratu ditu bandak, eta zuzenekoetan bidea errepasatzen dute emanaldi beroetan, kantu klasikoak eta berriagoak uztartuz taula gainean. Egun Ibon (ahots nagusia), Dani (baxua), Mikel (gitarra eta ahotsa) eta Albixu (bateria) dira Anestesia. Azken honek Beloki ordezkatu du, taldearen hastapenetatik makilak astintzen ibilitakoa.

Kokapena
Larratxoko Kultur Etxea
Bilaketa metodo berriak