Eneritz Furyak
Ederra dator Zapatilerako musika egitaraua!
Martxoaren 28an NABASI talde Zarauztarrak eskainiko du kontzertua. 2019an elkartu ziren taldekideak, bertze taldeetan ibili ondotik. Pandemia eta taldekide aldaketa bat tarteko, 2024an beraien lehenbiziko diska kaleratu zuten: ‘Lahar’.
Apirilaren 25ean ENERITZ FURYAK hurbilduko zaigu Zapatillerara. Irundarrak 2017an kaleratu zuen bere lehenbiziko lana eta ordutik han eta hemen ibili da. 2024an ‘hhh’ izeneko diska plazaratu zuen: pop melodiak, sintetizadoreak, esperimentazioa… Biltzen dituen lana.
Maiatzaren 9an ØDEIek Zapatilleran gehiegi entzuten ez dugun estilo bat ekarriko digu: rapa. Estilo hontan urteetako ibilbidearen ondotik bakarkako bidea abiatu eta dagoeneko bigarren lan luzea ere publikatu zuen orain dela urte bat: ‘goizegi hiltzeko’.
Bere musika hastapenak punk taldeetan abiatu eta gero, 2016 urtean bakarkako bidea hartzen du Eneritz Furyak musikariak. Bakarka taularatzen da, baino makina tresna ditu bere ondoan. Musikalki garapen handia izan du hasierako garaietatik, eta egun, giro ilunak eta jorratzen ditu, gitarra eta sintetizadoreen laguntzaz, folk, pop edo postrockera gerturatuz bere doinuetan. Diskografia oparoa batu du azken urte hauetan guztietan: 2017an kaleratu zuen debute lehen lana, ondoren, 2021 urtean ‘Emandan’ diskoak ikusten du argia, eta 2024ean oraingoz estudioko azken emaitza duen ‘hhh’.