Kaskezur + Giante

27
Mar
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera: 10 euro

Martxoaren 27an Kaskezur eta Giante zuzenean ariko dira Tolosako Bonberenean. Emanaldia 22.00etan hasiko da.

Kaskezur

2008an eman zituen lehen pausoak Kaskezurrek, Baztango bailararen lasaitasuna, haien Noise eta Rock soinuekin aztoratzea erabaki zutenean. 90. hamarkadako rock musikak gordetzen duen askatasunaren bidean kantak egiten hasi ziren. Sonic Youth eta Pixies bezalako taldeen soinuaren garrantzia nabarmena zen. Hasieratik 4 partaidek osatzen dute taldea, gaur egun Ion, Mikel, Imanol eta IƱigok segitzen dutelarik; 2 ahots, 2 gitarra, baxua eta bateria formatuan beti. 2013an, ‘Ilgora’ (Autoekoizpena) argitaratu zuen, taldearen soinua aldatu eta, aldi berean, euskal eszena alternatiboaren ateak ireki zizkion diska. Jarraian etorri ziren ‘Azpisugeak’ (Mukuru, 2017), ‘Ihesi doaz animaliak’ (Mukuru,2019) eta orain aurkeztera datozen ‘Deus’ (Usopop, 2024) .

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
Bilaketa metodo berriak