MURSEGO
Maiatzaren 8 arratsean Mursego zuzenean ariko da Donostiako Kutxa Fundazioa Klubean. Emanaldia ‘Bizi ala Iraun’ musika zikloaren barnean kokatzen da. Sarrera dagoeneko salgai daude.
Zer du kontzertu batek performancetik eta performance batek kontzertutik? Denbora, espazioa, gorputza, entzuleekiko harremana… Kontzeptua hala estetika soila? entretenimendua? Nola gorpuztu soinu bat? Nola utzi arrasto bat? Zer du kantuak, melodia, armonia, berba, pultsu edo erritmotik at? Ba al da “kantagintza hedatua”, literatura edo zinema hedatua dagoen bezala? Nola hautsi kanonarekin, nora jo soinua adierazteko modu berriak aurkitzeko? Izan bedi orain bidea helburu.
Mursegok abestu dio Kaurismakiri, Orreagako guduari, Oingo herriari, Lurdes Iriondori, sorgin jazarriei, ardoari, Gloria Fuertesi, Harkaitz Canori, Robert Walserri, Za!-ri, Hasier Etxeberriari, Markos Jimenori, J.Houston-i, Ixiar Rozasi, Louise Bourgeois-i, Gertrude Stein-I, J.Cage-ri, euskal tradizioari, deabruari berari…
Tabakalera
Mundaitz Kalea
Donostia