ZAAF + OLAIA INZIARTE + TATXERS
Kapitala gure klasea gogor kolpatzen ari den honetan, tresnak eraikitzen jarraitzea dagokigu! Orain arteko lan sindikalak eragindako koste errepresiboari aurre egiteaz harago, etorkizuneko borroka hauspotzen jarraitzeko erresistentzia kutxa eraikitzen jarraitu behar dugu. Horregatik, datorren azaroaren 29an ELKARTASUN JAIALDIA antolatu dugu SARETXE Etxebizitza Sindikatuko kideok Orioko Gaztetxean.
(Sarrera bakoitzaren preziotik euro 1 Gaztetxeak jasandako lapurretaren kosteei aurre egiteko bideratuko da!)
Sarrerak erreserbatzeko idatzi etxebizitza.saretxe@gmail.com emailera.
Pleura taldean ezagutu genuen urteak atzera Olaia Inziarte abeslaria, eta gerora Iker Laurobaren ondoan, Joseba Tapiaren bandan eta Chica Sobresalto egitasmoan aritu izan da musikari gisara. Bere bakarkako bidea bi disko kaleratu ditu, eta debuteko ‘Lehengo Lepotikan Burua’ diskoari ‘Zerrautsa’ diskoak eman dio segida 2025 honetan. Musikalki askotariko eremutan barneratzen da Olaia Inziarte bere musikan, izan ere, rock kantuak badira, kantautore erako abesti akustikoagoak ere, eta tartean popa, soula eta elektronikaren zertzeladak.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Lehengo Lepotikan Burua’ [2022] 📀 ‘Zerrautsa’ [2025]
Iruñerrian sorturiko musika egitasmo gaztea da Tatxers. 2019an eman zituzten lehen pausoak, eta urte horretan argitaratu zuten ‘Garaipen Kutrea’, taldearen lehen maketa. 2020 urtean ‘Kaosa Euskal Herrian’ disko bilduman hartu zuten parte, eta 2021 urtean iritsi zen ‘Hiruzpalau amets larri’ izeneko binilo lan txikia. Azkekin, 2023 urte honetan kaleratu da taldearen iraupen luzeko lehen lana, ‘Tatxers’ izenpean. Musikalki punk giroetan dator banda, ahots melodia eta gitarra beroekin. Egun, Martin Ziriza (Gitarra eta ahotsa), Jon Salinas (Baxua eta ahotsa) eta Sergio Devesa (Bateria) dira Tatxers.
DISKOGRAFIA
📀 Garaipen Kutrea [2019] 📀 Hiruzpalau amets larri [2021] 📀 Tatxers [2023]
Aita Lertxundi Kalea, 1
20810 Orio