Anari
Urriaren 19an Anari banda zuzenean ariko da Andoaingo gaztetxean. Emanaldia MusikaZuzenean atariaren 15. urteurrenaren kontzertu biraren barnean kokatzen da.
SARRERAK
Sarrerak Andoaingo Irunberri eta Lanbroa tabernetan izango dira salgai, eta emailez erreserbatu daitezke musikazuzenean@gmail.com helbidean.
Anari Alberdi. 1995 urtean hasi zuen musika bidea Azkoitian, eta geroztik, ez da agertotitik jeitsi. Urte hauetan guztietan iraupen luzeko zazpi disko eta zenbait kantu pilatu ditu bidean. Estudioko azken emaitza ‘Giza Zarata’ (Tristuraren Industria) izeneko diskoa da, eta disko hori aurkezten ari da egun zuzenean. Bakarkako saioak edo banda formatukoak uztartzen ditu zuzenekoetan: Bakarka aritzen denean gitarra eta ahotsez aritzen da. Banda formatoan, berriz, Anari Alberdi (ahotsa eta gitarra), Ander Mujika (gitarra), Xabier Olazabal (baxua), Mikel Txopeitia (bateria), Mariano Hurtado, (pianoa eta hammond) eta Xabi Etxeberri (biola) dira Anari.
DISKOGRAFIA
📀 Anari [1997] 📀 Habiak [2000] 📀 Anari ta Petti [2003] 📀 Zebra [2005] 📀 Kafe Antzokian Zuzenean [2008] 📀 Irla Izan [2009] 📀 Bidea eta Denbora [2013] 📀 Zure aurrekari penalak [2015] 📀 Epilogo bat [2016] 📀 Orain entzungo duzun hau [2021] 📀 Giza Zarata [2024]
Aita Larramendi Kalea, 33
20140 Andoain