Anestesia + Kalean + Leize

10
Mai
20:00
PASAIA (GIPUZKOA)
Biteri plaza (Pasai Antxo)
Doako emanaldia

Maiatzaren 10 gauean Breaker fantzinearen festa ospatuko da Pasai Antxon. 80 hamarraldian sortu zen zuri beltzeko fantzinea izan zen honakoa, ezinbestekoa bertako  metal eta rock musika eszena ezagutzeko. Orain, lehen alea atera zenetik 40 urte pasa diren honetan, gogora ekarri nahi izan dute, eta zenbait ekimen antolatu dituzte, tartean honako kontzertua.

Anestesia

Ibilbide luze bezain oparoan izan duen taldea da Anestesia. 1988 urtean Zarautzen sortuak, thrash metala, hardcore punka, edota crossoverra sartu dute taldearen musika kokteleran. Musika indartsua eta erabatekoa da gipuzkoarrena, astuna eta soinu garratzekoa, zaplastako bat bezala. Emanaldi beroak eskaintzen ditu bandak, eta diskoak disko, zuzenekoetan egiten dute gora kantuek. Musika bidean zortzi disko kaleratu ditu bandak, eta zuzenekoetan bidea errepasatzen dute emanaldi beroetan, kantu klasikoak eta berriagoak uztartuz taula gainean. Egun Ibon (ahots nagusia), Dani (baxua), Mikel (gitarra eta ahotsa) eta Albixu (bateria) dira Anestesia. Azken honek Beloki ordezkatu du, taldearen hastapenetatik makilak astintzen ibilitakoa.

Bilaketa metodo berriak