Garratz
Apirilaren 9tik 13ra Gernika-Lumon musika, kultura eta autogestioaren festa jasoko da! 25 banda baino gehiago, zuzenekoak, DJ set-ak, dantza, arte azoka, tailerrak… eta askoz gehiago! Apirilaren 11 gauean Garratz taldea zuzenean ariko da Aterpe tabernan.
Info zabalagoa
https://gernikakolekuek.com/
Arrasate eta Elorrio artean sortu zen Garratz taldea 2022ko udazkenean, musika pasioz bizi duten bost lagunen artean. Punk rocka oinarri du taldeak, baina bere musika kokteleran reggae ukituak eta bestelako doinuak sartzen dituzte ere. 2023 urtean ‘Hau ez da irratian entzungo’ disko txikia plazaratu zuten, eta 2024 urtan ‘Arnasak estu hartzeraino’ lehen lan luzeak ikusten zuen argia. Azken urteetan aldaketak izan dira taldeak eta egun aro berri batean da ‘Bidoi bete gasolina’ diskoa kaleratzearekin batera.
DISKOGRAFIA
📀 Hau ez da irratian entzungo [2023] 📀 Arnasak estu hartzeraino [2024] 📀 Bidoi bete gasolina [2026]
Fray Martin de Murua Kalea
Gernika-Lumo