MICE

04
Abu
20:00
BERA (NAFARROA)
Berako txoznak
Doako emanaldia, jaiak

MICEren ‘Lautada’ azken diskoa Beran entzuteko aukera izango da.

Mice

Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Hirugarren lana kalean du jada, ‘Lautada’ izena darama eta duela urte batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia egiten dio zuzenean.

Rocka beti abiapuntu, beste estilo batzuetara hurbiltzea gogoko du MICEk, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako musikariekin osatu du: Mikel Santxez (Kaskezur) baterian, Ibai Gogortza (Borrokan, Joseba Irazoki) eta Joseba Baleztena (Joseba B. Lenoir, Victimas Club) gitarretan, Iñigo Telletxea (Joseba Tapia, Petti) baxuan, Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena) teklatuetan eta Narbaiza bera ahotsean.

DISKOGRAFIA
📀 Mice [2017] 📀 Zilar Printzak [2019] 📀 Lautada [2022]

BERAKO TXOZNA GUNEA 2024 – KONTZERTUAK

ABUZTUAK 02 OSTIRALA
22:00 Janus Lester
00:00 Ganibet
01:30 Dj Uzkuluz

ABUZTUAK 03 LARUNBATA
00:00 Beng0
02:00 Fifi ta Fefa

ABUZTUAK 04 IGANDEA
20:00 Mice
00:00 Herriko DJ-ak

ABUZTUAK 05 ASTELEHENA
20:00 Atzarbale
00:00 Xutik

ABUZTUAK 06 ASTEARTEA
19:00 Pan Con Chile
00:00 Alarma Morea

Kokapena
Berako Txoznagunea
https://www.instagram.com/berakotxoznabatzordea/
Bilaketa metodo berriak