Txapelpunk + Oxabi
05
Ira
19:00
LEKEITIO (BIZKAIA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak
Egunotan Sanantolin jaiak ospatzen ari dira Lekeition, eta bide horretan musika egitarau ederra prestatu du jai batzordeak. Gauero zuzeneko musikaz gozatu ahalko da plazako agertokian.
Txapelpunk
Iñigo Arrasate Lauzirika ‘Txapel’ musikariak gidatzen duen egitasmoa da honakoa, musikalki punk giro dibertigarriak lantzen. 80. hamarkadaren amaieran Etsaiak egitasmoan ezagutu genuen Iñigito, eta 1999 urtean abiatu zuen Txapelpunk, kaxoian zituen kantu zirriborro batzuk disko bilaketzean. Geroztik, etengabean aritu da diskoak argitaratzen eta zuzenekoak jotzen. Formazio aldaketa ugari izan ditu, baino beti eutsi dio taldearen izpirituari. Taldearen estudioko azken diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia ‘Zorionak nire partez niretzako!’ izenpean.