Ramada Inn + Harat

12
Ira
20:00
BILBO (BIZKAIA)
Sarean gunea
Sarrera 5 eurotatik aurrera

Irailaren 12an Ramada Inn (argazkian) eta Harat zuzenean ariko dira Sarean gunean, Bilbon. Thagomizer kolektibo berriak antoilatzen du emanaldia.

Harat

Harat taldeak 2021 urte inguruan eman zituen lehen pausoak Ibai Gogorzaren (Borrokan, JIEL, Miceโ€ฆ) ideia zirriborro batzuk kantu bilakatzean. Bidean disko bakarra kaleratu dute, 2022 urtean argitaratua eta taldearen izen bera eraman zuen binilo ederra. Intentsitate handiko musika da, post rock eta noise koordenatuetan mugitzen dena. Bakarka landutako abestiak izan arren, taula gainean lau kidek osatutako talde sendo bat ikusiko dugu, momentu lasai eta ez hain lasaiekin. Mattin Arbelaitz (Bateria) Joseba Baleztena (Gitarra), Ibai Gogorza (Gitarra eta ahots nagusia) eta Iรฑigo Telletxea (baxua) dira egun Harat.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ Harat [2022]

Ramada Inn

Juan Valls, Ander Etxaniz eta Mikel Marko dira egun Ramada Inn. Esperimentazio eta folk indie-tik hurbil dauden arren, 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke taldearen jarduna, eta The Who, Neeil Young & Crazy Horse bezalako taldeak dituzte erreferentziatzat. Abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gerta gaitzetara iristen dira beraien abestiak. Bidean hiru disko kaleratu dituzte.

DISKOGRAFIA
๐Ÿ“€ Pills for Horses [2022] ๐Ÿ“€ Real Tree [2023] ๐Ÿ“€ Ramada Inn [2025]

Kokapena
Sarean gunea
Sarean gunea
Mariaren Bihotza Plaza, 4,
48003 Bilbo, Bizkaia
https://www.instagram.com/sareangunea/
Bilaketa metodo berriak