Odei + Skaregekasko + DJ Üzkülüz

19
Ira
22:00
BAIGORRI (NAFARROA-BEHEREA)
Izpegi
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 18 eta 19an Izpegiko jaiak ospatuko dira, eta bide horretan egitarau ederra antolatu du. Irailaren 19an musikak protagonismo handia iznago du eta Odei (argazkian) eta Skaregekasko taldeak ariko dira zuzenean DJ Üzkülüz disko jartzailean borobilduko duen gauean.

ØDEI

2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga nagusi.

DISKOGRAFIA
📀 Terapia[2025] 📀 Goizegi hiltzeko [2025]

Bilaketa metodo berriak