Niña Coyote eta Chico Tornado + Zeba + Siwanaba

12
Ira
23:30
DONOSTIA (GIPUZKOA)
INTXAURRONDO ZAHARREKO JAIAK - Txosnagunea
Doako emanaldia, jaiak

Irailarekin batera Intxaurrondo Zaharreko jaiak osopatuko dira Donostian. Gauero musikaz gozatzeko aukera izango da, DJ eta zuzeneko kontzertuez osaturiko egitarau koloretsuan.

NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO

Ursula Strong (Bateria) eta Koldo Soret (Gitarra eta ahotsa) dira Niña Coyote eta Chico Tornado. Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak dira biak, eta 2012 urtean jartzen dute martxan egitasmo berri hau. Denbora tarte honetan estudioko hiru disko luze plazaratu dituzte, bai eta EP eta single bat ere. Desertu kiratsa duten erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen dituzte, euskaraz abesturiko kantuak eta abesti instrumentalak tartekatuz. Euskal Herrian ez ezik, Europan, Mexikon edota Japonian aritu da zuzenean banda.

Zeba

Zeba musika taldea Donostian 2023 amaieran sortutako hirukotea da, Imanol Escribanok (gitarrra eta ahotsa), Jon Almuedok (bateria) eta Jon Gartziak (baxua) osatua. Argitaratutako lehen EP honetan, rocka, grungea, garagea eta autotunea nahasten dituen koktel kañero eta energikoa aurkituko dugu, haien egunerokotasuneko kezkak eta absurdoak erdigunean jartzen dituen letrekin batera.

INTXAURRONDO ZAHARREKO JAIAK 2026 – KONTZERTUAK ETA DJ SESIOAK

IRAILAK 10 OSTEGUNA
21.00 Maraka Sound System (Txosnagunean)
23:00 Divine + Kanaleta + Vietcong 68 (Zulo Zaharren)

IRAILAK 11 OSTIRALA
18.30 Artie & Rask (Parkean)
23:30 Itzal erromeria (Txosnagunean)
00.00 DJ Joaquin Mir (Zulo Zaharren)

IRAILAK 12 LARUNBATA
15:00 – 23:00 Flesh & Blood Posse + Redstone – Bombadil Sound Systemen eskutik (Parkean)
19:30 Spaider Recordz (Zulo Zaharren)
23:30 Niña Coyote eta Chico Tornado + Zeba + Siwanaba (Txosnagunean)
00:00 DJ Gery-17 (Erdikoan)

Kokapena
Intxaurrondo Zaharreko jaiak
Bilaketa metodo berriak