NEOMAK + TRIKIZIO
Hondarribiko jaietan ez da zuzeneko musikarik faltako. Gauero izango da zer entzun Bentako agertoki nagusian, musikalki, aukera koloretsuan.
Gaztetxotan hasita, trikiti txapelketetan aurkari nahiz bikote gisan plazara salto egin eta gerora, Kepa Junkerarekin Sorgiñak moduan harahona ibiliak dira taldeko kideak. Ahotsak, trikitia eta panderoa uztartuz aritzen dira agertokian, Amets, Irati, Leire, Eneritz, Garazi, Alaitz eta Maria. Arrasateko, Debako, Zarauzko, Zizurkilgo eta Asteasuko zazpi emakume. Abesti propioez gain, trikiti tradizionaletik hartutako koplak moldatuta ere kantatzen dituzte.
HONDARRIBIKO JAIAK – KONTZERTUAK
Irailak 4 Ostirala – Bentan – SKABIDEAN + PARAMOUNDRAS
Irailak 5 Larunbata – Bentan – AMPARANOIA + KE TE KALLES
Irailak 6 Igandean – Bentan – JANUS LESTER + DJ Siwanaba
Irailak 8 Asteartea – Bentan – CUATRO PASOS DE PROPINA
Irailak 9 Asteazkena – Bentan – LATZEN
Irailak 9 Asteazkena – Arma Plazan – ME VALE MADRE
Irailak 10 Osteguna – Bentan – NEOMAK + TRIKIZIO