Josetxu Piperrak & The Riber band + La Mala Pekora

25
Uzt
22:30
OLAZTI (NAFARROA)
Futbito pistan

Uztailaren 25 gauean Josetxu Piperrak & The Riber band (argazkian) eta La Mala Pekora zuzenean ariko dira Olaztiko Futbito pistan. Emanaldia 22.309etan hasiko da eta doakoa izango da.

Josetxu Piperrak

Piperrak taldeko abeslaria izan zen Josetxu taldeak iraun zuen bitartean. Desegitean hainbat abenturetan murgildu zen, eta Josetxu Piperrak and The Riber Rock Band izenpean Piperrak taldearen kantu zerrenda berreskuratu zuen. Nafarroako Erriberako punk taldearen sona handia izan zen gurean, kantu borrokalari eta festazaleak uztartuz, kantu alai eta era berean oldarkorretan. ‘Mi primer amor’, ‘Kualkier dia’, ‘Ke le voy a hacer’, ‘Gora Sartaguda’, edo ‘Odio’ bezalako ereserkiekin idatzi zituzten 90. hamarraldian, eta ‘Erriberako punka’ lelopean egin ziren ezagun. Piperrak taldearen kantu ezagunekin batera, aro berri honetan sorturiko abestiak jotzen dituzte zuzenean. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Nadie al volante’ izena darama, eta 2024 ko uztailean ikusi du argia.

Bilaketa metodo berriak