Ingot + Lukiek
Lukiek taldean Josu Ximun gitarra eta ahotsean, Antton Goikoetxea baxuan eta Christian Rodriguez baterian aritzen dira. Euskaraz kantatzen dute, eta rock alternatiboa eta zikina lantzen dute. Garai batean oihartzun handia izan zuen grunge musika estiloarekin parekatu daiteke, eta beraien azken lanak horretarako zantzu asko ematen ditu. 2019ko irailean plazaratu zuten ‘#1‘ izeneko lehen lana, eta 2021 urteko amaieran, berriz, ‘#2’ diskoak ikusten du argia. Laster ikusiko du argia hirugarren lan luzeak,
DISKOGRAFIA
📀 #1 [2019] 📀 #2 [2021] 📀 #3 [2025]
2017 urtean eman zituen lehen pausoak Ingot musika taldeak Bizkaiko ezkerraldean. Musikalki rock & roll doinuetara bideratzen dituzte euren doinuak, hori bai, mila koloreko rock & roll zabal eta irekia landuz. 2018 urtean taldearen lehen diskoak ikusten du argia, eta 2024 urtean iristen da lehen lan luzea den ‘Zuegaz’ izenpean. Elkar diskoetxearen babesean argitaratu da lana, eta15 kantu bildu dituzte bertan.
Juan Pedro Salvador (gitarra), Roberto Figuero (baxua), Joseba Serna (bateria), Roberto Awanari (teklatuak), Itziar Ituño (ahotsa nagusia) dira Ingot.
MAMARIGAKO JAIAK 206 – KONTZERTUAK
IRAILAK 04
23.00 Tribu Cohetes
IRAILAK 05
23.00 Ingot + Lukiek
IRAILAK 11
23:00 Apotheke 90 + Mamariga Plaza
IRAILAK 13
23:00 Argitu eromeria