EH SUKARRA + Kiliki

05
Ira
23:00
ZEBERIO (BIZKAIA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Eh Sukarra eta Kiliki taldeak Zeberioko jaietan ariko dira zuzenean. Irailaren 5 gauean izango da, 23.00 aurrera.

EH SUKARRA

E.H. Sukarra 1989an Eibarren sortutako taldea da. Mikel Gorosabel ‘Norton’ek gidaturiko taldea da haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean. Bide horretan, Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ditu alboan Nortonek. Azken bi diskoak 2013ko ‘Uhinak’ eta 2015eko ‘Azken gezia’, Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin osatu ditu. Rock jarrera duten diskoak dira guztiak.

Bilaketa metodo berriak