Bele

GAUR
04
Ira
20:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Igeldoko Plaza
Doako emanaldia

Iraileko Poxa ekimenaren barnean Bele zuzenean ariko da Igeldoko plazan. Irailaren 4 gauean izango da, 22.00etatik aurrera.

BELE

Lide Hernando musikariak gidatzen du Bele egitasmoa. Urteak atzera Liher taldean ezagutu genuen, eta egun taldea etenaldi mugagabean den honetan, Belek bere hegaldia abiatu du. Musikalki anitza da Belek proposatzen duena: Soula, funkya, bluesa, musika beltza, urbanoa edo dancehall doinuak. Kontzertuetarako banda izango du ondoan, eta bide horretan Iñigo Etxarri bateri-jole lanetan, Maria Antunez baxuan eta gitarran, eta Sara Alonso teklatuak izango dutu lagun, gitattaz eta ahotsaz arduratuko den Lidek. Bidean, bi disko kaleratu ditu, 2023 urteko ‘Herrari’ eta 2025 urtean argia ikusi zuen ‘Muturrez Zerura’ diskoak, biak, plafaforma digitaletan (Spotyn ezik) eta binilo ederrean kaleratuak besteak beste.

DISKOGRAFIA
📀 Herrari [2023] 📀 Muturrez Zerura [2025]

Kokapena
Igeldoko plaza
Bilaketa metodo berriak