Aria
Irailaren 4 arratsean Aria zuzenean ariko da Getariako Ketarri tabernan.
ARIA 2023an Donostian sortutako musika egitasmoa da. Euskarazko pop kantak egiten ditu giro intimista bati ukitu elektronikoa gehituz. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago. Bere abestiei doinu eta forma berriak eman nahian, banda bat izaten du alboan, eta Iñaki Ortego (teklatuak), Iñaki Olaskoaga (gitarrak) eta Ion Larrañaga (bateria) dira musikariak. Italierazko hitza da ARIA, aire euskaraz. Naturarekin harremana, lasaitasuna eta beste dimentsio batean murgiltzeko aukera aldarrikatzen ditu taldeak pop melodia atseginen bidez. Mudika bidean bi disko kaleratu dituzte, 2023an debuteko ‘Urdin’ diskoa, eta 2025ean ‘Aurrera Begira’ lana
DISKOGRAFIA
📀 Urdin (2023) 📀 Aurrera Begira (2025)