Ziraun
11
Ira
22:30
SUKARRIETA (BIZKAIA)
Kanalako jaiak
Doako emanaldia, jaiak
Ziraun taldeak bere diska berria aurkeztuko du Kanalako Jaietan. Irailaren 11 gauean izango da, 22,30etatik aurrera eta doako emanaldian.
Ziraun
Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.