La Basu + La Furia + Follow The Party

06
Ira
18:00
BILBO (BIZKAIA)
Nave 9
Sarrera borondatea

Irailaren 6 arratsean Palestinaren aldeko elkartasun kontzertua ospatuko da Nave 9 aretoan. 18.00etatik aurrera La Basu (argazkian), La Furia eta Follow The Party ariko dira zuzenean.

La Basu

Elena Caballero da La Basu, eta hogei urte baino gehiago daramatza musika errepidean. Rap giroetan abiatu zuen bidea, euskaraz eta gazteleraz osaturiko errima eta erritmoak uztartuz, garaian gurean oraindik ere hip hop mugimendua undergroundean zegoenean. Egun, dozenaka dira rapean aritzen diren musika proposamenak, eta mugimenduak foko argitsuetatik kanpo jarraitzen badu ere, eszena interesgarri bat bada gurean. 2019an ikusi zuen argia La Basuren estudioko azken lana ‘Gerra’ izenpean, eta Baga Biga diskoetxearen babesean.

La Furia

La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.

Kokapena
Nave 9
Nave 9
Ramón de la Sota Kaia
Bilbo
https://www.facebook.com/NAVE-9-1970393696522492
Nave 9(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak