Salsapunk + Bisaiak + Loko Kilombo Señora! + DJ Muffin
Garinoain herriko jaien barnean Salsapunk, Bisaiak (argazkian), Loko Kilombo Señora! eta DJ Muffin zuzenean ariko dira Udaletxeko plazan.
Bisaiak 2023. urtean Iruñerrian jaiotako taldea da, eta hainbat musika estiloren eragina badu ere, reggae erritmoak dira bere kantu gehienen ardatza. Nafarroan zehar hainbat emanaldi eskaini eta gero, 2025 urtean argitaratzen dute iraupen luzeko lehen lana, bederatzi kantu biltzen dituen ‘Porlanezko lorea’ diskoa. Honako hauek dira Bisaiak taldeko kideak: Oier Alsua (baxua), Aitana Lakuntza (tronboia), Eneko Aguerri (bateria), Adriana Lorenz (saxofoia), Imanol Burguete (tronpeta), Arrate Bacaicoa (ahotsa), Xabier Olano (teklatuak) eta Irene Beltza (gitarra).
DISKOGRAFIA
📀 Porlanezko lorea [2025]
ORDUTEGIAK
20:00 Loko Kilombo Señora!
23:30 Salsapunk + Bisaiak
03:00 Dj Muffin