Marte Lasarte + Maruxak + Dj Ostadar

05
Ira
22:30
OÑATI (GIPUZKOA)
Atzeko kaleko jaiak
Doako emanaldia, jaiak

Urtero legez, Irailarekin batera hemen dira Oñatiko Atzeko kaleko jaiak. Irailaren 4tik 6ra bitartean izango da zer ikusi eta zer entzun egitarau ederrean.

Marte Lasarte

Sortu berria den arren, Marte Lasarte taldea osatzen duten musikariek ibilbide handia dute musika bidean. Skakeitan, Belako edo ETS taldeetan aritzen eta aritu izan diren musikariek bat egin dute egitasmo berri honetan, rocketik elektronikara doan eremu askean jarduteko. Ez dute denborarik galdu, eta dagoeneko kalean dute taldearen estudioko lehen emaitza den ‘Ez da besterik’ lana. Disko berriarekin, kontzertu bira jarri dute abian.

DISKOGRAFIA
📀 Ez da besterik (2025)

Maruxak

Maruxak 2019an sortutako kolektibo trabesti bat da, Iruñeko Mendillorrin jaioa. Haien proiektuak trabestismoa, musika eta euskal tradizioko elementuak uztartzen ditu, folklorea ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzaile batetik berreraikitzeko. Folklore Travesti bezalako ikuskizunaren bidez, genero-rolak zalantzan jartzen dituzte eta ospakizun-guneak aniztasunaren eta adierazpen askearen espazio bihurtzen dituzte. Azken urteotan Nafarroako hainbat gunetan aritu dira eta LAIAK LGTBIQ+ saria jaso dute. Haien EP berria, ESKUMINAK, aurkeztuko dute.

ATZEKO KALEKO JAIAK 2026 – OÑATI – KONTZERTUAK

IRAILAK 4 OSTIRALA
22:00 Zeatikez + Malko + Bsb + Nafarroa 1512

IRAILAK 5 LARUNBATA
22:30 Marte Lasarte + Maruxak + Dj Ostadar

IRAILAK 6 IGANDEA
19:00 Gauargi erromeria

Kokapena
Oñati - Atzeko kalea
https://www.instagram.com/atzekokalekojaixak/?hl=es
Oñati - Atzeko kalea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak