Joseba B. Lenoir Gang

05
Ira
20:00
GASTEIZ (ARABA)
Falerina lorategia
Doako emanaldia

Belar Sounds musika zikloaren barnean Joseba B.Lenoir Gang taldeak kontzertua eskainiko du Falerina lorategian, Gasteizen. Emanaldia irailaren 5 arratsean izango da, 20.00etatik aurrera eta doan.

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Berako lagunekin osaturiko Sexty Sexers taldeko kide izan zen hainbat urtez. Geroztik, hainbat taldetan jotzeaz gain (Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond…) bakarka ari da, askotariko doinu instrumentalak zein rock kantuak sortzen. Saioa kantariaren Matrioska Heart diskoan ere parte hartu zuen, besteak beste. Joseba B Lenoir Gang ere osatu izan du, bere piezak talde formatuan aurkezteko.

Kokapena
Falerina Lorategia - Gasteiz
Bilaketa metodo berriak