Latzen
26
Ira
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Foruen enparantza
Doako emanaldia, jaiak
Latzen
Taldearen urrezko aroa 90. hamarkadan zehar izan bazen ere, itzulerarekin taldearen sona handitu baino ez da egin. ‘Denboraren orbainak’ disko berriak berriz ere lehen planora ekarri du banda, betiko zaletuak eta belaunaldi berriak batuz emanaldietan. Latzen taldeko sortzaile izandako Aitor Uriarte (ahotsa, gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua, ahotsa) eta Gorka Lazkano (bateria) musikariekin batera Yerko Ortiz (gitarra) ari da egun zuzenean.