Su Ta Gar

05
Ira
23:45
TRAPAGARAN (BIZKAIA)
Barranko - Larrondo
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 5 gauean Su Ta Gar taldea Trapagarango jaietan ariko da zuzenean. Emanaldia doakoa izango da eta 23.45etan hasiko da Barranko – Larrondo gunean.

Su Ta Gar

Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.

Bilaketa metodo berriak