Zikin + Borla

24
Uzt
21:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Añorgako gaztetxea

Zazpi urtez egurra banatu eta gero Zikin taldeak agur esango du prestatu dituen bi emanaldi berezietan.

Zikin

Lekeition sortzen da Zikin taldea, musikalki punk, oi!, hardcore eta post punk giroetan. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte, dozenaka kontzertu eskaintzearekin batera. 2022 urtean ‘Zementua Armosaten’ diskoak ikusten du argia eta 2024an kaleratzen da ‘Bala galdua zure buru galduan’.  Amaitzeko, taldearen hirugarren lana 2025ko udaran argitaratzen da, 7′ hartzmarkako binilo txikia ‘Zatitxu’ izenpean. Hiru diskoak Mendeku Diskak zigiluaren babesean argitaratu dira. Euskal Herriaz gain kontzertu askotxo eskaini dituzte gure mugetatik kanpo, tartean Grezian barna kontzertu bira txiki bat.

DISKOGRAFIA
📀 Zementua Armosaten (2022) 📀 Bala galdua zure buru galduan (2024) 📀 Zatitxu (2025)

Borla

Borla taldea 2023an sortu zen Iruñerrian. Martin Ciriza (baxua eta ahotsa), Ander Redin (gitarra eta ahotsa) eta Timeo Dedieuk (bateria) osatzen dute banda, eta hiruko moduan taularatzen dira zuzenekoetan ere. Inongo helbururik gabe entsaiatzen hasi ziren unibertsitateko masterra bukatzen zuten bitartean, eta azkenean, 2023an maketa bat grabatzeaz gain, 2024ko udaberrian melodia alaiez jositako LP bat argitaratu dute ‘Kordoba bidea’ izenekoa.

Uztailak 24, barijakua:
Añorgako Gaztetxea
Borla + Zikin

Uztailak 25, zapatua:
Lekitxoko Gaztetxia
Borla + El Volquete + Zikin + DJ Rocky Violencia

Kokapena
Añorgako Gaztetxea
Añorgako Gaztetxea
Añorga Hiribidea, 54
20018 Donostia
https://www.instagram.com/anorgako_gazte_asanblada/?hl=es
Añorgako Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak