Ziraun + Ezta Ilen + Etxekalte

27
Mai
19:00
MUNGIA (BIZKAIA)
Errota Gaztetxea
Doako emanaldia

Maiatzaren 27an Mungiako Errotaetxe Gaztetxeko 8. urteurrena ospatuko da, hainbat taldeen kontzertuekin eta bestelako ekintzekin. 19:00etatik aurrera Ziraun (argazkian), Ezta Ilen eta Etxekalte taldeak ariko dira zuzenean.

Etxekalte

Etxekalte Unai Irisarri (ahotsa/gitarra), Jonan Juarez (baxua), Iker Etxebarria (bateria) eta Iñaki Olondok (ahotsa/gitarra) osatzen duten eta 2015. urtean Bermeon sortzen den taldea da. Ukitu amerikarreko rock doinuak jorratzen dituzte eta 2019. urtean  ‘Gure Hizkeran’ (Autoekoiztua) izeneko beraien lehen lana kaleratu zuten. 2020. urtean aldiz, Billabonako Habi taldearekin batera ‘Arimak Denboran’ (Elkar, 2021) izena duen eta bi kantu barnebiltzen dituen lana kaleratu zuen bandak.  Azkenik, 2022 honetan ‘Nor da Norbera?’ diskoa kaleratu berri dute elkar diskoetxearen babesean.

DISKOGRAFIA
📀 ‘Gure Hizkeran’ [2019] 📀 ‘Arimak Denboran’ [2021] 📀 ‘Nor da Norbera?’ [2022]

Ezta Ilen

2020 urtean Zaldibar (Bizkaia) herrian hiruko moduan sortzen da Ezta Ilen banda. Kontzertu bakan batzuk eskaini onodren, lehen diskoa dena grabatzera sartzen dira Urtzi Iza soinu teknikariaren agindupean Eten Espacio Sonoro guneara, eta bertatik ateratzen dute zortzi kantuz osaturiko lana. Rockak, Hardcoreak eta punkak bat egiten dute taldearen doinuetan eta iluntasuna nabaria da hirukoaren doinuetan. Aritz Aranburu “Tarran” (ahotsa eta baxua), Ander San Martin (gitarra) eta Sergio Devesa (bateria) dira Ezta Ilen.

Ziraun

Ziraun Gernika-Lumoko rock talde berria da. Formazioa Nerea Rute (ahotsa), Ibon Bilbao (Gitarra), Asier Morales (Gitarra), Mikel Conde (Baxua) eta Pello Arriolak (bateria) osatzen dute, taldekide gazteak baina musika munduan murgildutakoak. Taldea 2022an sortu zen eta 2023an bere lehen single-a argitaratu du, “Bizitza Baten Zirriborroa”. Boskote honek rock iluna melodia itsaskorrekin konbinatzen ditu, euskarazko kantuak sortuz. Haien lehen lanak erantzun bikaina jaso du eta orain oholtzetara igo dira, kontzertuz beteriko udaberri-udako bira batean murgildurik.

Kokapena
Errota Gaztetxea
https://www.instagram.com/errotagaztetxea/
Bilaketa metodo berriak