Zetak + J Martina

26
Aza
20:00
LEMOA (BIZKAIA)
Lemoako kiroldegia
Doako emanaldia

Gazteak berbaz! solasaldi eta esperiantzia zikloaren azken emanaldia musikari buruzkoa izango da. Pello Reparaz, Ane Barcena eta Kattalin Barcena musika eta euskarari buruz hizketan arituko dira, eta ondoren kontzertua egingo dute Zetak eta J Martina (argazkian) taldeek. Azaroaren 26an izango da, Lemoako Kiroldegian.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.

Zetak

Pello Reparaz musikari nafarrak abian jarritako musika egitasmoa da Zetak. Urteak atzera vendetta taldearen Euskal Herriko agertokietan ehundaka emanaldi eskaini eta gero, territorio berrietan murgiltzeko nahia azaldu zuen Arbizu herriko artistak. Bide horretan, musika elektronikoa euskaraz sortzea izan zen egitasmoaren lehen abiapuntua, eta geroztik langintza horretan dabil, bere banda lagun. Denbora tarte honetan bi lan plazaratu ditu taldeak: 2019an debuteko diskoak ikusi zuen argia taldearen izenpean. 2020 urtean, berriz, ‘Zeinen ederra izango den’ lana argitaratu zuen bandak. Bi diskoak, zuzenean eztanda egiteko prest diren kantuez osatuak!

Bilaketa metodo berriak